Tokiko energiaren aurrezpena eta eraginkortasun energetikoa bultzatzeko diru laguntzak

Ingurumena 9 Efizientzia energetikoa

Apirilaren 7an argitaratu zen Gipuzkoako aldizkari ofizialean energia berriztagarrien erabilera eta aurrezpen zein eraginkortasun energetikoa bultzatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia.

 

Diruz lagunduko diren jarduerak hurrengoak izango dira:

1) Aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa eraikin publikoetan bultzatzeko:
    a) Berritzea airea girotzeko eta/edo ur bero sanitarioko instalazioak.
    b) Ezartzea kogenerazioko/trigenerazioko instalazioak.
    c) Ezartzea energia monitorizatzeko sistemak.

2) Energia berriztagarriak ezartzeko:
    a) Trukaketa geotermikoko instalazioak.
    b) Tenperatura baxuko eguzkiko instalazio termikoak.
    c) Energia termikoa ekoizteko, egur birjinatik edo/eta tratamendu kimikorik jasan ez duten egur hondakinetik etorritako biomasa erabiltzen duten instalazioak.
    d) Eguzkiko instalazio fotovoltaikoak eta instalazio eolikoak, autokontsumora bideratuak.

3) Azterlan, plan edo ekintza batzuk energiaren alorrean.
    a) Energiaren arloan udal eta eskualde ekintzak antolatzeko eta definitzeko planak egitea.
    b) Pobrezia energetikoa gutxitzeko (zuzentzeko eta prebenitzeko) azterlan eta planak egitea.
    c) Hedapen eta sentsibilizazioko ekintzak energiaren alorrean, betiere Gipuzkoako Foru Aldundiaren politika energetikoarekin bat badatoz.

Informazio gehiago

pdf Efizientzia energetikoa eta energia berriztagarriak (454 KB)

 

Data

20 Apirila 2016

Kategoria

Ingurumena