Ingurumena 1

Maiatzaren 18an argitaratu zen Euskal herriko agintaritzaren aldizkari ofizialean 2016 urteko garapen jasangarria sustatzeko diru-laguntzak eta oinarri arautzaileak.

 

Diruz lagunduko diren lerroak hurrengoak izango dira:

  • Lurzoru kutsatuak: Tokiko organismo publikoen titulartasuneko lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta berreskuratzeko lanak sustatzen dituzten ekintzak.

  • Klima-aldaketa eta atmosfera: EAEn inguru-airearen kalitatea hobetzea sustatzen duten ekintzak, zarataren inguruko ekintzak, eta arintzera (berotegi-efektuko gasen isurpen garbiak murriztea) eta egokitzera (klima-aldaketaren ondorioak murriztera bideratutako plangintza eta ekintzak) bideratutakoak.

  • Kapital naturala eta biodibertsitatea: EAEko dibertsitate biologikoari eusteko eta berau leheneratzeko edo hobetzeko ekintzak.

  • Jasangarritasunerako hezkuntza: Tokiko Agenda 21 eta Eskolako Agenda 21 egitasmoen arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzak.

pdf Garapen jasangarria sustatzeko diru-laguntzak (606 KB)