2015T 18276

2016ko abenduaren amaieraz geroztik, Seguran kokatutako Imaz hotela, Europako batzordeak Ingurumen sailaren bitartez eskaintzen duen etiketa ekologikoarekin kontatzen du.

Ingurumen ziurtagiri honek bermatzen du Imaz hotela sistema honen Ingurumen irizpide zorrotzak betetzen dituela. Ziurtagiri honen helburuak hurrengoak dira; ingurumena eta osasun pertsonala hobetzea, eta baliabideen kontsumoa murriztea zerbitzuaren kalitatea hobetuz eta bezeroen artean ingurumenarekiko sentsibilizazioa bultzatuz.

Gauzatutako hobekuntzak:
Efizientzia energetikoa: Eraikina efizientzia energetikoko ziurtagirian A kalifikazioa lortu du.
Energia berriztagarriak: Energia Goiener kooperatibarekin kontratatu da, eskaintzen duen energia %100ean berriztagarria delako.
Baliabideen murrizketa: Hoteleko eta jatetxeko iturri guztien emariak murriztu dira 12L/min-ko kantitatera arte.
Hondakinak: zonalde komunetan edukiontziak jarri dira bilketa selektiboa egiteko. Ekoiztutako hondakinen bolumena kuantifikatu da, adierazle egokienak sortzeko eta hondakinen bolumena murrizteko.
Produktu biodegradagarriak: garbitzeko produktu biodegradagarriak erabiltzen dira.
Sentsibilizazioa: Ingurumen aldeko politika berria diseinatu da eta jarraian langileen formakuntza gauzatu da. Gainera, gidaliburu bat elaboratu da Ingurumen sentsibilizazioa sustatzeko bezeroen artean: argien erabilera, eskuoihalen erabilera etb.

“Hasi ginenetik proiektatzen Imaz restaurantenaren berritzea eta Imaz hotelaren eraikuntza toki berdinean, Imaz familia beti izan du erronka moduan efizientziaren eta ingurumenarekiko sentzibilizazioaren bilaketa” adierazi dute Imaz hoteleko jabeek. Helburu hori lortzeko nabarmendu dute hotela eraiki dela baliabide energetikoak ekoizteko eta aprobetxatzeko sistema berrienekin, hortaz gain rezintoaren eremu guztiak dauzkate ur eta energi kontsumoa kontrolatzeko sistema ezberdinak, eta eraikinaren diseinuari esker efizientzia energetikoan A ziurtagiria izatea lortu da.

Beraiendako ekoetiketa Europearra eskuratzea beste pausu bat izan da beraien jasangarritsunaren aldeko apustuan.

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako 22 turismo-ostatuk dute ziurtagiri hori. Horrek esan nahi du etiketa ekologikoaren ziurtagiri gehien dituzten Europar Batasuneko eskualdeetako bat dela.