Hurrengo asteartean Goiener elkarteko kideek energia eta klima aldaketaren inguruko formakuntza saio bat eskainiko dute Ordiziako berritzegunean. Jardunaldi hau Goierriko energia planaren 2018 urterako ekintzen baitan kokatua dago. Gainera, ingurugela eta berritzgunearen laguntzarekin antolatu da.