Klima-aldaketarekin, natura-ondarearekin eta ekonomia zirkularrarekin lotura duten alorretan berrikuntza sustatzea udalerrietan, horra VI. Berringurumena Programaren helburua. Udalsarea 21 Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sareak jarri du martxan, duela gutxi, programa hori, kide dituen bere 203 udalen artean. Finantziazioaren % 60tik % 90era bitartean jasoko dute hautatzen diren proiektuek, hauek martxan jartzeko. 150.000 euroko aurrekontua du deialdiak.
Ingurumena
Ingurumena
Enpresek ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak
Deialdi honen xedea enpresa onuradunek ingurumen babes-maila jakin bat lortzeko inbertsioak egin ditzatela sustatzea da, indarrean dauden erkidegoko arauak gainditu ahal izan ditzaten. Bestalde, inbertsio horiekin zuzenean lotutako azterketak barne hartzen ditu.
pdf ENPRESEK INGURUMENA BABESTEKO INBERTSIOAK EGITEKO DIRU-LAGUNTZAK (443 KB)
Enpresetan hondakin arriskutsuen minimizazioari buruzko azterlanak lau urtetik behin egiteko
“Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburordetzak eguneratu eta hobetu du “Hondakin Arriskutsuak Minimizatzeko Azterlanak” egiteko tresna. Hondakinei buruzko 22/2011 Legearen arabera, urtean 10 tona hondakin-arriskutsu baino gehiago sistematikoki sortzen dituzten enpresak behartuta daude azterlan horiek egitera.”
EUSKO JAURLARITZAK 2 MILIOI EURO INGURU BIDERATUKO DITU ENPRESEN ETA ETEEN INGURUMEN-HOBEKUNTZARA
“Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak ia bi milioi euro bideratuko ditu Euskadiko enpresek eta ETEek 2015ean egindako ingurumen-hobekuntzako ekintzak diruz laguntzeko. Aurreko laguntza-deialdiaren aldean, milioi eta erdi euro gehiago bideratuko dira. Proiektuak finantzatzeko eskaerak modu telematikoan egin ahal izango dituzte enpresek 2016ko otsailaren 4ra arte.”
Natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuak
Deialdi honen xede da 2016ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra bitartean natura-ondarea babesteari aplikatutako azterlanak eta ikerketa-lanak egiten dituzten erakunde publikoei diru-laguntzak ematea.