Ingurumena

Goierri berpizten 1 2

 Pasaden astean zehar “Etorkizunerantz mugitzen gaituen energia” erakusketa ikusgai egon zen Beasaingo Igartza jauregian. Erakusketaren baitan La salleko, Andramendi ikastolako eta Beasain BHiko ikasleek efizientzia energetikoaren inguruan eta kontsumo energetiko arduratsuaren inguruan gauzatako proiektuak aurkeztu ziren.

Captura de pantalla 2019 06 04 a las 8.51.04

Gizakiakazken sei hamarkadetan hirukoiztu egin du bere energia kontsumoa bere beharrak asetzeko. Horrek baliabide naturalen gehiegizko esokotazioa ekarri du. Horregatik baliabide energetikoen erabilera eraginkorra izango da mende hontako gizakiaren erronka.

Testuinguru honen baitan, Goiekik ingurugelarekin eta berritzegunearekin batera “Etorkizunerantz mugitzen gaituen energia” erakusketa antolatu du. Bisitariei zenbait galdera planteatzen zaizkie hausnartzeko, kontzientziatzeko eta neurriak hartzeko bai mundu mailan, bai tokiko mailan. Zer da energia? Zenbat energia kontsumitzen dugu? Nola iritsi gara dependentzia energetiko hontara?

Gainera erakusketan, La salle, Andramedni ikastola eta Beasain BHI eskoletako ikasleak Goierri berpizten erornkaren baitan aurkeztutako proiektuak ikusgai egongo dira. Erronkaren xedea kontsumo energetikoaren eta efizientziaren inguruan hausnartzea zen.

Erakusketa gaur egungo gizaki teknologikoarekin amaitzen da. Une hontan eskaintzen zaio bisitariari Orklik garatutako Oksol teknologia (eguzki sistema termikoa) eta Ennera enpresak eskeintzen dituen teknologia berriztagarri desberdinak ezagutzeko aukera (energia minieolikoa eta solarra).

Data
10-16/06/2019

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00
Larunbata eta igandea: 11:00-14:00 / 18:00-20:00

Tokia
Igartza Jauregian (2. solairuan), Beasainen.

 

Gonbidapena 2