"Komertzio berdeen" argazki galeria
Goierriko eskualdeko merkatari elkarte nagusiak (Bareak, Ordizian eta Lazkaon) Goiekirekin batera entregatu zieten atzo komertzio berdeak proiektuko parte-hartzaileei komertzio berdeen seinaleak eta “aurrezteko eta eraginkortasun energetikorako, Goierriko merkatariei zuzendutako gida” praktiko berria. Eskualdeko ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen sailaren eta Eskualdeko garpane agentziaren (Goieki) kofinantzazioa izan du.
Galdera batzuk erantzuten bonu sozial elektrikoa eskatzeko eskubidea daukazun ala ez jakingo duzu.
Informazio gehiago eskuratzeko, egin klik hemen.
Goiekik eskualdeko merkatari elkarte nagusiekin batera (Lazkaon, Bareak eta Ordizian) Komertzio berdeak proiektuaren baitan aurkeztu berri du “aurrezteko eta eraginkortasun energetikorako , Goierriko merkatariei zuzendutako gida praktikoa”.
Goiekik, eskualdeko garapen agentziak, Lazkaon, Ordizian eta Bareak merkatarien elkarteekin eta eskualdeko udaletxe guztiekin elkarlanean, doako energia ikuskaritzak egiteko aukera eskainiko die, kostuak aurrezte aldera, Goierriko eskualdeko merkatari guztiei. Izena emateko epea ostegunean amaituko da, hilak 15. Plazak mugatuak dira (izena emandako ordenaren arabera).