2022ko abenduko datuen arabera, abenduan langabezia tasa Goierrin %7,70koa izan zen, horien artean %6,18 gizonezkoak direlarik eta %9,39 emakumezkoak. Gipuzkoako langabezia tasa %8,30 izan zen eta Euskal Autonomia Erkidegokoa %10,30. Azken bi hauetan ere, gizonezkoen langabezia tasa emakumezkoena baina txikiagoa izan da.

Goierriko eskualdean, langabezia tasa handiena 45 urtetik gorako biztanlerian dago. Langabetu banaketa adinaren arabera begiratzen badugu, 25 urtetik behera dituztenak %7,91 dira, 25-44 urte bitarte dituztenak %42,84a eta 45 urtetik gorakoak %48,83.

Sektoreari dagokionez berriz, langabetu tasa kopuru handiena Zerbitzu sektorean dago.

Lan merkatuko ezaugarri gehiago kontsultatu nahi badituzu, pdf hemen (767 KB) duzu azkeneko txostena eskuragarri.