2023ko otsaileko datuen arabera, martxoan langabezia tasa Goierrin %7,70koa izan zen, horien artean %5,93 gizonezkoak direlarik eta %9,66 emakumezkoak. Gipuzkoako langabezia tasa %8,50 izan zen eta Euskal Autonomia Erkidegokoa %10,50. Azken bi hauetan ere, emakumezkoen langabezia tasa handiagoa da.

Goierriko eskualdean, langabezia tasa handiena 45 urtetik gorako biztanlerian dago. Langabetu banaketa adinaren arabera begiratzen badugu, 25 urtetik behera dituztenak %9,17 dira, 25-44 urte bitarte dituztenak %41,93a eta 45 urtetik gorakoak %48,65.

Sektoreari dagokionez berriz, langabetu tasa kopuru handiena Zerbitzuen sektorean dago.

Lan merkatuko egoeraren ezaugarri gehiago kontsultatu nahi badituzu, pdf hemen (784 KB) duzu azkeneko txostena eskuragarri.