2023ko apirileko datuen arabera, maiatzean langabezia tasa Goierrin %7,30koa izan zen, horien artean %5,69 gizonezkoak direlarik eta %9,05 emakumezkoak.

Gipuzkoako langabezia tasa %8,10 izan zen eta Euskal Autonomia Erkidegokoa %10,10. Azken bi hauetan ere, emakumezkoen langabezia tasa handiagoa da.

Goierriko eskualdean, langabezia tasa handiena 45 urtetik gorako biztanlerian dago. Langabetu banaketa adinaren arabera begiratzen badugu, 25 urtetik behera dituztenak %8,77 dira, 25-44 urte bitarte dituztenak %40,78a eta 45 urtetik gorakoak %49,94.

Sektoreari dagokionez berriz, langabetu tasa kopuru handiena Zerbitzuen sektorean dago.

Lan merkatuko egoeraren ezaugarri gehiago kontsultatu nahi badituzu, pdf hemen (771 KB) duzu azkeneko txostena eskuragarri.