Industria arloa

resized nazioartekotzea II

% 50etik gorako esportazio-jarduera duten ETEentzako itzuli beharrik gabeko dirulaguntza posizio ahulagoa duten merkatuetan enpresaren lehia-maila hobetzeko.
Sakondu programak nazioartekotze-maila handia duten euskal enpresei laguntzen die presentzia txikia duten edo presentziarik ez duten merkatuetan sartzen. Bere helburu nagusia da enpresen lehiakortasuna hobetzea, ikuspegi inklusiboago eta jasangarriago batetik sakonduz euren nazioarteko jardueran eta jasangarritasuna integratuz euren negozio-ereduan nahiz nazioartekotze-estrategian.

Sakondu programak itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoak ematen ditu balio erantsiko zerbitzuen erabilpena sustatzeko. Laguntzak onartutako gastuaren % 50eraino iritsi daitezke, eta gehienez 45.000 €-koak izango dira enpresa bakoitzeko (gehienez hiru eskaera egin ahal izango dira). Eskaerak egiteko epea 2020ko urriaren 30ean bukatuko da edo bestela funtsak agortzen direnean.

  pdf Laburpen fitxa (543 KB)

 

resized nazioartekotzea I

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza atzerriko presentzia handitu nahi duten eta fakturazioaren % 50etik beherako esportazio-jarduera duten ETEentzat.
Zabaldu programaren helburua da nazioartekotze-maila handirik ez duten enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen jasangarria sustatzea nazioartekotze-prozesu osoan.

ZABALDU programaren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoak dira, eta helburutzat dute euskal enpresen sustapen- eta lan-jarduera sostengatzea, kanpoko merkatuetan duten sarpen-maila hobetzeko eta nazioartekotzeari aurre egiteko orduan izan ditzaketen zailtasun objektiboak gainditzeko.

Laguntzak onartutako gastuaren % 50eraino iritsi daitezke, eta gehienez 45.000 €-koak izango dira enpresa bakoitzeko (gehienez hiru eskaera egin ahal izango dira).

Eskaerak egiteko epea 2020ko urriaren 30ean bukatuko da edo bestela funtsak agortzen direnean.

  pdf Laburpen fitxa (544 KB)

Interlehian R

Munduko ekonomia aldatzen ari da, eta aldaketa horien abiadurak ziurgabetasun handia sortzen du. Ekonomiaren globalizazioak edo herrialde industrializatu berrien gorakadak erreferentziazko esparru berri bat sortu dute, eta enpresak esparru horretan jardun behar dira. Gure enpresek, tradizioz, batez ere merkatu estatala izan dute xede, eta merkatu hori, orain,suspertzen ari da pixkanaka, denbora luzez geldirik egon ondoren. Hori guztia dela-eta, nazioartekoagoa eta konplexuagoa den testuinguru horretan, geroz eta ugariagoak dira internazionalizazio prozesuei ekiten dieten enpresa txikiak. Enpresa horientzat, askotan, zaila izaten da merkatuak ezagutzea eta geroz eta konplexuagoak diren eragiketa internazionaletan parte hartzea.

Gehiago irakurri...