Enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko programa

Partaidetza II

XEDEA: Programa honen helburua da sustatzea enpresen errotzea, jarraitutasuna eta lehiakortasuna, partaidetza aktibo, eraginkor eta erantzunkide baten bitartez.

 DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN JARDUERAK

II. Eranskina: Enpresetan pertsonen partaidetzako antolakuntza-ereduak bultzatzea. Pertsonen partaidetzan oinarritutako antolakuntza ereduekiko parte-hartzaileagoak sustatzea.

Diruz laguntzeko moduko jarduketak izango dira enpresetan pertsonen partaidetza eremu hauetan ezartzeko prozesuak bultzatzen dituzten proiektuak: kudeaketan, erabaki estrategikoetan, emaitzetan eta kapitalean.

III. Eranskina: Elkarrekin erlazionatutako lankidetza-ingurune batzuk bultzatzea Gipuzkoako ekonomia, gizarte eta lurralde eragileen artean, ikuskera partekatu batekin, pertsonek antolakuntza eta enpresa ereduetan parte hartzeko ideiak, balioak eta ekintzak sustatuko dituztenak.

Diruz laguntzeko moduko jarduketak izango dira helburutzat enpresetan pertsonen partaidetza eremu hauetan bultzatzea duen proiektuak: ikerketakoak eta arlo hauen garapenekoak: tresnak, metodologiak, lanabesak, ebaluazio sistemak, hedapena, sozializazio eta balorizazioa, eta esperimentazioa: kudeaketan, erabaki estrategikoetan, emaitzetan eta kapitalean.

pdf Enpresetan pertsonen partaidetza (87 KB)

Data

20 Ekaina 2018

Kategoria

Industria arloa