Skip to main content

Pau Béarn Pyrénées-ra bisita, etorkizuneko proiektuak identifikatzeko helburuz

20180920 111722

Pau Béarn Pyrénées mankomunitatean izan da Goieki beste hiru garapen agentzirekin batera, bertako garapen eredua ezagutu eta erakunde eta enpresa elkarteekin harremanak estutzeko helburuz, etorkizuneko elkarlaneko proiektuak identifikatze aldera.

 

Garapen (Euskadiko Garapen Agentzien Elkartea) azken hilabeteetan Frantziako Akitania Berria eskualdeko Pirinio Atlantikoetako departamentuko Pau Béarn Pyrénées Communauté d'Agglomération-go Erakarpen eta Garapen Ekonomikoko zuzendaritzarekin, proiektuak identifikatzeko, lanean ari da.

Pau hiriak 160.000 biztanle ditu (departamentuak, berriz, 600.000) eta ekonomia jarduera nekazaritzako elikaduraren, aeronautikaren eta geozientziaren sektoreetan garatzen da, baita sektore digitalean ere.

Garapenen misioaren helburua: garapen ekonomikorako estrategia ezagutzea eta zenbait eragilerekin harremanetan jartzea izan da: Pau Béarn Pyrénées Communauté d'Agglomération, Chambre de Commerce de Pau-Béarn, IPREM eta Technopôle Hélioparc.

Data

02 Urria 2018

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00