Industriaren Efizientzia Energetikoaren inguruan jardunaldia antolatu dute

image1 2

Efizientzia energetikoaren jardunaldia antolatu dute Goieki eta Goilan-ek Goieri Valley elkarteko enpresei zuzenduta. Sentsibilizazio jardunaldi honetan zehar Goierri bailaran ingurugiroarekiko apustua egin duten enpresek euren esperientziak kontatuko dituzte bertaratzen direnei euren enpresetan efizientzia energetikoaren garrantziaz ohartarazi asmoz.

Efizientzia energetikoaren jardunaldia antolatu dute Goieki eta Goilan-ek Goieri Valley elkarteko enpresei zuzenduta. Sentsibilizazio jardunaldi honetan zehar Goierri bailaran ingurugiroarekiko apustua egin duten enpresek euren esperientziak kontatuko dituzte bertaratzen direnei euren enpresetan efizientzia energetikoaren garrantziaz ohartarazi asmoz.Jardunaldi hau urte guztian zehar aurrera eraman diren Eskualdeko Efizientzia Energetikoaren planeko beste hainbat ekintzetako bat da. Eskualdeko Energia Plana 2017an sortu zen Goiekiren eskutik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta. Eskualdeko sare industrial efiziente eta lehiakorra bultzatu eta eskualdeko sektore guztietan kultura energetiko berri bat ezartzeko helburuarekin, 2018 urtean zehar berriz, ekintza plana gauzatu da. Efizientzia Energetikoaren jardunaldia kenduta, gainontzeko ekintza guztiak udalekin egin dira, baina energia planaren helburu nagusia 2025erako Karbono dioxidoaren isurketak %25ean murriztea dela kontutan hartuta, ezinbestekoa da enpresen artean ere kultura hau barneratzea eta horregatik ospatuko da jardunaldia.

 

JARDUNALDIKO PARTE HARTZAILEAK.

Jardunaldia goizeko 11etan hasi da Orklin, Ordizian. Orkli eta Goilan-eko lehendakari den Iker Estensorok hartu du hitza jardunaldiari hasiera emateko, ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Diputatuari pasa dio hitza, Jose Ignacio Asensiori hain zuzen ere. Jarraian GFAko egungo eta etorkizuneko energia estrategiaren marko orokorra aurkeztu dute Iñaki Puga eta Garbiñe Olaberria GFAko Ingurumen Departamentuko Teknikariek. Amaitzeko, Goierri bailarako bi enpresen esperientziak ezagutu ditugu, Javier Gonzalez-ek Orkliko esperientzia kontatu digu, eta Enerdom-eko Zuzendari den Pello Insaustik ETEetako efizientzia energetikoaren inguruko arrakasta kasuak azaldu dizkigu.

 

image1

image1 4

Data

23 Azaroa 2018

Kategoria

Industria arloa