Skip to main content

Goieki GO Mobility azokan eta bailararen mugikortasunarekin konpromezua

Sarrera 1

Goieki Irungo Ficoban izandako Go Mobility feriaren lehen edizioan izan da pasa den astean.

GO Mobility azoka aurtengo azaroan estreinatu da Irungo Ficoba aretoan, bertara mugikortasun jasangarriaren alde apustu egiten duten hainbat enpresa eta erakunde gerturatu dira, gaur egungo egoeraren berri eman eta etorkizunerako estrategiak eztabaidatzeko asmoz. Go Mobility Europako hegoaldeko eragile publiko eta pribatu nagusien elkargune izan da, honen helburua mugikortasun iraunkorra eta adimenduna bertako industriara hurbiltzea da Europako berrikuntzak bertara ekarriz. Erakundeen arteko harremanak sortzea bultzatzea bilatu du azokak, profesional berriak orientatuz.

Orohar feriaren helburuak bete dira, hainbat aurkezpen izan dira bi egunetan zehar, aipatzekoa daEusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailburu den Aratxa Tapiak eginikoa. Aurkezpen horretan, sailburuak Euskadik duen plana azaldu zuen datozen urteetarako.

Tapiak hainbat lan ildo aipatu zituen, hainbat proiekturen bidez Jaurlaritzak salto kualitatibo bat ematea bilatzen du etorkizunera mugikortasun jasangarri plana definitzerakoan. Jaurlaritzaren plangintza honetan, mugikortasun arloan politika berriak txertatzea izango da, garraio publiko elektrikoa bultzatuz. Bestalde Euskal administrazioa dagoeneko automozio klusterrarekin elkarlanean ari dela transmititu zuen sailburuak, etorkizuneko egoerara aurreratzeko asmoz. Laburbilduz, Jaurlaritzaren helburua etorkizunean ibilgailu elektrikoen presentzia ugaritzea da, karga azpiegiturak sustatzearekin batera.


Goieki, sektorearen egoerari buruzko ezagutzak bereganatzeko asmoarekin izan da azokan, teknologia berriak identifikatu eta negozio ideia berrien bila. Izan ere garapen agentziak mugikortasun arloa lantzko hiru proiektu daude martxan, Goierri Smart Valley, Goierri-Gipuzkoa Smart Strategies eta E-Goierri proiektuak hain zuzen ere.

• Goierri Smart Valley: proiektu honen helburua mugikortasun balio katea sortzea da, Goierriko bailaran mugikortasun adimentsuarekin erlazioa duten ekintzak identifikatuz, etorkizunerako negozio berriak bilatuz. 

• Goierri-Gipuzkoa Smart Strategies: proiektuak hiru helburu nagusi ditu:

1. Goierrin mugikortasun elektrikoan erreferente diren enpresen laguntzarekin, erronkak identifikatzea Goierriko enpresek aukerak izan ditzaten, formakuntza tailerrak sortzea bailalako lehiakortasuna sustatzearren.
2. Goierriko proiektu pilotu bat lantzea elektromugikortasuna nola txertatu daitekeen ikusteko. Honek bailara antolatzeko modu berriak ekarriko ditu eta etorkizuneko erabiltzaileak sentsibilizatuz.
3. Hau dena garatzeko, ezinbestekotzat jotzen da nazioarte mailan zein iniziatiba dauden behatzea.

• E-Goierri proiektua: proiektu hau hainbat erakundeekin kolaborazioan ari da lantzen, IK4 Lortek, Goiener, Elektra eta Goierri Eskola hain zuzen. Honen helburua bailaran mugikortasun elektrikoa bultzatzea da ibilgailuentzako karga guneak instalatuz. 

Hiru proiektu hauek garatzeko, 90.000€ko aurrekontua du Goiekik, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru laguntzei esker. 

Data

03 Abendua 2018

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00