Internazionalizazio programa

Interlehian R

Munduko ekonomia aldatzen ari da, eta aldaketa horien abiadurak ziurgabetasun handia sortzen du. Ekonomiaren globalizazioak edo herrialde industrializatu berrien gorakadak erreferentziazko esparru berri bat sortu dute, eta enpresak esparru horretan jardun behar dira. Gure enpresek, tradizioz, batez ere merkatu estatala izan dute xede, eta merkatu hori, orain,suspertzen ari da pixkanaka, denbora luzez geldirik egon ondoren. Hori guztia dela-eta, nazioartekoagoa eta konplexuagoa den testuinguru horretan, geroz eta ugariagoak dira internazionalizazio prozesuei ekiten dieten enpresa txikiak. Enpresa horientzat, askotan, zaila izaten da merkatuak ezagutzea eta geroz eta konplexuagoak diren eragiketa internazionaletan parte hartzea. Leer más 
Horretarako, gure lurraldeko enpresak atzerrira zabaltzea bultzatuko da, negozioa haztea eta sendotzea, eta nazioarteko merkatuetara hurbiltzea, eta baita ere kanpoan gehiengoko partaidetzarekin filialak sortzea, zabaltzea eta erostea.


Dirulaguntza lerroak:

-Produktu berriak nazioartean merkaturatzea. Gipuzkoako enpresek garatutako produktu berriak nazioartean merkaturatzeko ekintzak sustatzea eta bultzatzea.

  pdf Internazionalizazio programa_Produktu berriak (93 KB)


-Atzerriko ezarpen produktiboak eta komertzialak. Produkzio eta merkataritza ezarpenak sustatzea, internazionalizazioaren potentziala aprobetxatuz enpresa-lehiakortasunaren palanka gisa.

pdf Internazionalizazio programa_Ezarpenak (89 KB)

Data

11 Martxoa 2019

Kategoria

Industria arloa