Ekonomia suspertzeko "Bonu teknologikoak"

idi image

Dirulaguntza hauen helburua da berrikuntza sustatzea Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainetan, 4.0 Fabrikazio Aurreratuko eta Industriako eredua txertatu dezaten edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenean zehaztutako apustu estrategiakoak gauzatu dezaten eta beren posizionamendu teknologikoa hobetu dezaten, “bonu teknologikoak” emanez.

 

Bonuak bideratuta daude Gipuzkoako enpresak eta teknologien arloko zerbitzuak eskaintzen dituzten entitateak hurbiltzera; horretarako, bonuak diruz lagunduko du enpresek eskatzen dituzten teknologia zerbitzuen kostuaren zati bat.
Bonuak erabil daitezke, alde batetik, enpresaren ekoizpen prozesuan aplikatu daitekeen edozein teknologia aztertzeko, probatzeko eta kontrastatzeko edo ezartzeko, eta, bestetik, enpresaren barruko eta kanpoko elkarreragingarritasun prozesuak sustatzeko, "4.0 Fabrika zabaldua, digitala eta konektatua" kontzeptua lortzen errazte aldera.

Elkarreragingarritasun prozesuetarako, Gaia-Net Exchange izango da bonu teknologikoaren aplikazio zerbitzuak emango dituen entitatea.

Bonu teknologikoen xede diren gainontzeko zerbitzuak honako entitateetan eskatu ahal izango dira:

- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean dauden zentroak, kategoria hauei dagozkienak: Foku anitzeko Zentro teknologikoak edo Unibertsitateetako Ikerketa egiturak.

-Berrikuntza eta Teknologia Transferentziako Sarean (TK-gune) sartuta dauden Lanbide Heziketarako Zentroak.

-Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriak 4.0 teknologietako batean adituak. Kasu honetan, Eskualde Garapenerako Agentzia batengatik berretsia egon beharko du.

Dirulaguntzaren zenbatekoa kostu hautagarrien % 70ekoa izango da enpresa txikia bada eta % 60 enpresa ertaina bada, 8.000,00 euro gainditu gabe.

  pdf Bonu teknologikoak (604 KB)

Data

11 Martxoa 2019

Kategoria

Industria arloa