Enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzeko programa

 Partaidetza II

Diruz lagunduko diren jarduketak honelakoak izango dira: enpresetan ezarpen prozesuak bultzatzen dituzten proiektuak, baita ikerketakoak eta arlo hauen garapenekoak ere: tresnak, metodologiak, lanabesak, ebaluazio sistemak, hedapena, sozializazioa eta balorizazioa, eta esperimentazioa.

 Proiektuak, enpresaren eta lurraldearen ekosistema indartzera bideratuta egongo dira, erdigune gisa pertsona jarriko duten lan testuinguruen diseinuaren eta garapenaren bidez; gaitasunak eta ahalmenak sustatuz, eta pertsonen eta enpresen ikaskuntzaren bidez; eta lurralde mailan heziketa, ekonomia eta gizarte eragileen arteko interakzioa indartuz, ondorengo kasuetan sartzen badira:

- Ahalmen giltzarrien, zeharkako eta etorkizunekoen garapena sustatzeko mekanismoak sortzea pertsonentzat, enpresentzat eta lurraldearentzat, ikaskuntzaren bidez testuinguru egokiak sortuz, balio bereizgarria sortzeko aukera emanez (balio aniztasunak, gaitasun-mapak, talentu kritikoaren mapa, ezarri behar den talentu mota bakoitzeko estrategia…).

- Enpresetan ikaskuntzaren kultura bat eta ikasteko dinamikak garatzea (ikasteko ibilbideak ad hoc garatzea pertsona bakoitzaren arabera; auto-erabilera eta laguntza irudia bezalako tresnen bidez; ikaskuntza lantokian bultzatzea; ikasten duten erakundeak; ikasketak egiteko komunitateak; heziketa duala duten karrera planak…), nazioarteko esperientziak barne.

- Prozesuak garatzeko metodologiak eta pertsonen balioa emateko sistematikak esperimentatzea, enpresaren helburuekin eta estrategiekin eta pertsonen antolakuntzekin koherenteak direnak (balio mapak…).

- Estrategiak eta erakundeen eta enpresen esperimentazioa sustatzea, lan inguruneetan enpleguaren denbora banaketa eraldatzeko formula aurreratuak erabiliz.

- Sustatzea eta gizarteratzea: ahalmen giltzarriak eta zeharkakoak; ikasten ikasteko ahalmenak, eta ekimenaren zentzua; ikasteko aukerak eta trebetasun zientifiko-teknikoak eta sozialak, erronka berriei eta etorkizuneko itxaropenei erantzuten dietenak.

 - Prozesu desberdinak ikertzea, ebaluatzea, balioztatzea eta gizartean hedatzea, gizarte eta lurralde balio partekatuak lortzeko; erdigune gisa pertsona duten erakunde harremanen modu berriak garatzea; lantoki eraldatzaileak; ikaskuntza prozesu garatuak, etorkizuneko lana eta lotutako ahalmenak.

- Heziketa espezializatu baten eskaintza berri bat sustatzea, zenbait arlo lehenesten dituena, hala nola fabrikazio aurreratua, biozientziak-osasuna, energia eta gastronomia, enpresen eta lurraldearen etorkizuneko beharrei erantzuna emango diena.

pdf Enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzeko programa (605 KB)

Data

11 Martxoa 2019

Kategoria

Industria arloa