dirulaguntzak

Enpresa jardueraren jarraipena eta sustraitzea sustatzea testuinguru egoki bat sortuz eta garatuz, enpresa transmisioa ahalbidetzeko tresnak eta esparruak sortuko dituena, eta enpresak transmititzeko formulak babestu eta euskarria emango diena.


Diru laguntza jaso ahal izango dute ikerketak, analisiak eta azterketak, proiektu esperimentalekin batera, honako proiektu hauek garatzeko:

- Informazioa sortzea eta lortzea, enpresa jarraipenaren eta transmisioaren esparruan erabakiak hobeto hartzea ahalbidetuko duena.

- Testuinguru egokiak sortzea, lurralde eragileak, eta eragile ekonomikoak eta sozialak barneratuko dituena.

- Prozesuak, sistematikak, tresnak eta laguntzak garatzea eta abian jartzea enpresen transmisiorako ingurune egokiak sortzeko.

- Gobernu korporatiboko egiturak eta prozesuak sortzea eta horiek trebatzea. Enpresa transmisioan parte hartzen duten pertsonentzako sentsibilizazio, trebakuntza eta ahalduntze dinamikak.

- Esperientzia pilotu eraldatzaileak abian jartzea.

- Sentsibilizatzea, ikusaraztea eta gizarte baliaraztea, enpresa jardueraren jarraipenari eta transmisioari dagokionez.

  pdf Jarraipena 2019 (589 KB)