Innobideak 2018

Innobideak programaren helburua da babesa ematea hiru ildo hauen bitartez gauzatzen diren ekintzei: Innobideak-Lehiabide (berrikuntzako proiektuak, tamaina handitzeko proiektuak, eta trakzio enpresen eta beren hornitzaileen artean lankidetzak garatzeko proiektuak), Innobideak-Pertsonak. (langileen enpresako parte hartzea bultzatzeko eta pertsonen kudeaketako eredu berrietarantz aurrera egiteko proiektuak) eta Innobideak-Kudeabide (enpresen kudeaketa hobetzeko proiektuak).

 

Innobideak-Lehiabide ildoan:

Berrikuntza proiektuak egitea, bakarka edo lankidetzan, arlo hauetan:

  • Produktua: merkatuan produktu edo zerbitzu berriak edo hobetuak sartzeko proiektuak.
  • Prozesua: produkzio-, logistika- eta banaketa-prozesuak edo berriak diren nahiz hobekuntza handiak dakartzaten produktu eta zerbitzuak sostengatzeko prozesuak.
  • Merkatua: estrategia edo kontzeptu komertzial berriak inplementatzeko proiektuak, egungo egoera nabarmen hobetzen dutenak.
  • Antolakuntza: enpresak inoiz erabili gabeko antolakuntza-metodo berriak inplementatzeko proiektuak.

Innobideak-Kudeabide ildoan:

Diruz lagundu daitezkeen proiektuek helburutzat izango dute enpresaren kudeaketa hobetzea, beti ere Euskalit-ek sustatutako Kudeaketa Aurreratuko Ereduko ekintzetan oinarrituta eta hiru fasetan garatuko den prozesu bati jarraikiz: kontrastea eta ekintza plana (1. fasea), proiektu pilotuak (2A fasea) eta sendotze-proiektuak (2B fasea). www.spri.eus/kudeabide web orrian dago prozesu osoaren azalpena.

Aurkezten diren proiektuak Euskalit-ek eginiko Hasierako Kontrastearen Txosten batean edo enpresak berak eginiko Kudeaketa Diagnostiko batean zehaztutako hobekuntza-arloetan zentratu behar dira, betiere txosten horretan ezarritako gomendioei jarraikiz. Hasierako Kontrastearen


Innobideak-Pertsonak ildoan:

Diruz lagunduko diren proiektuek helburutzat izango dute enpresa proiektua gehiago banatzea kide guztien artean, ahalegina eginez helburu hauetako bat (edo biak) lortzeko:

  • Antolakundeko kideek gehiago parte har dezatela enpresaren kudeaketan, emaitzetan edota jabetzan.
  • Aurrera egitea «pertsonen kudeaketa» eredu berrietarantz, zeintzuek oinarritzat izango baitute gardentasuna, konfiantza, egonkortasuna, barne-kolaborazioa edota malgutasuna handitzea. Parte-hartze orekatuagoa ahalbidetzeko eta, horrela, enpresaren ekarpenak eta ikuspegiak norabide desberdinetatik aberasteko, interesgarria da genero ikuspegia eta plantillaren aniztasuna kontuan hartzea ekintza horiek diseinatzean eta martxan jartzean.

pdf Innobideak programa (689 KB)