iStock 537436868

Konpromisoaren kulturan eta pertsonen partaidetzan oinarritutako enpresa sarea osatzen laguntzeko helburuarekin landu du “Ilusión” proiektua Goierri Valley Elkarteak.

Enpresen lehiakortasuna eta etorkizuneko jasangarritasunaren arrakastaren giltzarri diren heinean, pertsonen aldeko apustu argia burutzen duen industria sortzeko. Ezagutza eta ikasketa partekatutik abiatuta, partaide eta ilusioa sortzen duten ereduak bultzatuz, konpromisoa erraztu eta talentua mantendu eta erakartzeko.

Proiektu hau aurrera eramateko 8 saio egin dituzte guztira, eta Goierri Valley elkarteko 30 enpresa inguruk hartu dute parte bertan. Honez gain, enpresek erakutsi duten interesa ikusita, jarraipena eman zaio proiektuari, ikasitakoa interesa adierazi duten organizazioetan txertatzen laguntza bat emanaz.

Proiektu hau gertuagotik ezagutu nahi baduzu,  ikus ezazu ondoko bideoa.