IMG 2366 1

Martxan da Innobasque-ren Hazinnova programa. Atzo egin zen programaren aurkezpena NBF eraikinean eta programa berezi honetan parte hartu dezaketen enpresetako batzuk bertaratu ziren programaren inguruko xehetasunak entzutera.

Programa berezia da HAZINNOVA, berrikuntza ez teknologikoko proiektuak bultzatzen dituelako. Hain zuzen ere, aholkularitzako 50 orduko dedikazioa finantzatzen du jarraian agertzen diren enpresaren 8 esparrutan:

  • Ekonomiko-finantzarioa
  • Pertsonak
  • Ekoizpena
  • Bezeroak
  • Logistika
  • Merkatu berriak
  • Barruko prozesuak
  • Markak eta diseinuak

Diru laguntza hauen onuradun izateko bete beharreko hainbat ezaugarri daude. Egin klik hemen eta informatu zaitez! Ez galdu aukera!