Skip to main content

Internazionalizazio programa 2020

Interlehian R

Munduko ekonomia aldatzen ari da, eta aldaketa horien abiadurak ziurgabetasun handia sortzen du. Ekonomiaren globalizazioak edo herrialde industrializatu berrien gorakadak erreferentziazko esparru berri bat sortu dute, eta enpresak esparru horretan jardun behar dira. Gure enpresek, tradizioz, batez ere merkatu estatala izan dute xede, eta merkatu hori, orain,suspertzen ari da pixkanaka, denbora luzez geldirik egon ondoren. Hori guztia dela-eta, nazioartekoagoa eta konplexuagoa den testuinguru horretan, geroz eta ugariagoak dira internazionalizazio prozesuei ekiten dieten enpresa txikiak. Enpresa horientzat, askotan, zaila izaten da merkatuak ezagutzea eta geroz eta konplexuagoak diren eragiketa internazionaletan parte hartzea.


Horretarako, gure lurraldeko enpresak atzerrira zabaltzea bultzatuko da, negozioa haztea eta sendotzea, eta nazioarteko merkatuetara hurbiltzea, eta baita ere kanpoan gehiengoko partaidetzarekin filialak sortzea, zabaltzea eta erostea.

OHARRA: Tramite administratiboak etenda daude, COVID-19 birusa dela eta, alarma egoerak jarraitzen duen bitartean, martxoaren 14tik, apirilaren 9ra. Beraz, epemuga ez da ziurra.


Dirulaguntza lerroak:

-Produktu berriak nazioartean merkaturatzea. Gipuzkoako enpresek garatutako produktu berriak nazioartean merkaturatzeko ekintzak sustatzea eta bultzatzea.

pdf 1 ZENBAKIA Internazionalizazio Programa Produktu berriak (93 KB)

 

-Atzerriko ezarpen produktiboak eta komertzialak. Produkzio ezarpenak sustatzea, internazionalizazioaren potentziala aprobetxatuz enpresa-lehiakortasunaren palanka gisa.

pdf 2 ZENBAKIA Internazionalizazio Programa Ezarpenak (89 KB)

Data

04 Martxoa 2020

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00