Aukerak eta balio diferentziala

Programa honen xedea da Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko laguntzak arautzea jarduera eremu hauetan:

.- Aukerak eta gaitasunak balio alorretan eraldatzea. Ikuspegi eskuin-ezkertia ahalbidetzen duten gaitasunak eta jarduerak sustatzea, bai egungo jardueraren ustiapena eta funtzionamendua, bai esplorazioa; aukera berriak sortzea, jardueraren eraldaketa sustatuz, jarduera berrien eta etorkizuneko enpresa eredu berrien balio ekarpenaren bidez.
.- Enpresa jardueraren jarraipena sustatzea. Enpresa jardueraren jarraipena eta sustraitzea susttzea testuinguru egoki bat sortuz eta garatuz, enpresa transmisioa ahalbidetzeko tresnak eta esparruak sortuko dituena, eta enpesak transmititzeko formulak babestu eta euskarria emango diena.
.- Enpresen arteko lankidetzarako dinamikak integratzea. Gaitasun lehiakorrak bultzatzea enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuak eta enrpesa aukera berriak garatzeko dimentsio egokia (merkatuei erantzuteko ahalmena) lortzeko.
.- Ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzea. Gipuzkoako enpresa sarean onuragarria izango den testuinguru bat sustatzea, baliagarria izango dena balioa sortzeko, enpresak eraldatzeko eta ikuspuntu sistemikoa eta partekatua garatzeko, betiere ekonomia zirkularraren ikuspegitik.
.- Ekonomia sortzailea balioestea. Eskualdeko estrategiak, gaitasunak eta dinamikak landietzan sustatzea, horiek lurralde, gizarte, ekonomia eta ingurumen kohesio handiago bat eratzen lagundu dezaten.
.- Garapen jasangarria sustatzeko eta enprsen balio sozial partekatua sortzea. Balio sozial partekatua modu proaktiboan sortzearen aldeko testuinguru bat sustatzea, alderdi ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa Gipuzkoako enpresa jardueraren eraldaketan txertatuz.