Enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko programa

resized Zibersegurtasuna

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna ezarpena sustatzeko programako dirulaguntzen esleipena arautzea.
Entitate onuradunak Gipuzkoan kokatuta egonik jarduera industrial hauetan dihardutenak: erauzketakoak, eraldaketakoak, ekoizpenekoak, horietako ekoizpen prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoak, eta informazioaren eta komunikazioen gizarte arlokoak izango dira.
Proiektuaren baldintzak
Diruz lagundu ahal izango dira lan hauek egiteko aholkularitza espezializatua kontratatzearen ondoriozko gastuak:
a) Hardwarearen/softwarearen egoeraren diagnostikoa zibersegurtasunari dagokionez, enpresaren antolamendu egoera zibersegurtasunari dagokionez.
b) Zibersegurtasun plan bat idaztea, gomendio zehatzak eta aurreikusitako kostuak jasoko dituena.
c) Zibersegurtasun plan bat hedatzen eta gauzatzen laguntzea. Apartatu honetan, diruz lagungarritzat joko dira aurreko zibersegurtasun plan batetik edo dirulaguntza programa honen esparrutik datozen esku-hartzeak.
d) Enpresako langileekin egiten diren zibersegurtasunaren arloko sentsibilizazioarekin eta/edo prestakuntzarekin lotutako kostuak.

Enpresa bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 15.000 euro izango da.

Informazio gehiago

Data

10 Iraila 2020

Kategoria

Industria arloa