Skip to main content

4.0 Industriarako makineria eta ekipamenduak berritzeko laguntzak

resized Renove Industria 4.0

RENOVE INDUSTRIA 4.0 programaren helburua da inbertsioak sustatzea makineria berrian eta ekipamendu aurreratuan (hardwarean eta softwarean), ingurune industrialak modernizatzeko eta Fabrikazio Aurreratuaren barruan 4.0 Industriako proiektuei aurre egin ahal izateko.

Diruz lagun daitezkeen proiektuak

  • Diruz lagunduko da manufaktura-enpresa industrialetan Industria 4.0ren proiektuak inplementatzeko makineria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erostea.
  • Makineria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) hurrengo teknologiaren bat erabili edo sartzen duten proiektuei aurre egiteko erosiko da:
  • Fabrikazio aurreratuaren proiektuak, makineria edota ekipamendu aurreratuarekin (hardwarea eta softwarea); aurrekoaren harira, Big Data eta analitika aurreratuaren teknikak sartuko dira, industria-inguruneen barruan iturri desberdinetatik datozen “datu-bolumen handiak” prozesatu eta aztertzeko. Helburua portaera-ereduak identifikatu (Business Intelligence, Data Mining...) eta iragartzea da, enpresetan arlo eta prozesuei eragiten badizkiete. Hala, erabakiak errazago hartuko dira eta lehiakortasuna hobetzen lagunduko da.
  • Fabrikazio gehigarriaren proiektuak, material-mota desberdinen bitartez (plastikoetatik metaletara) ale eta forma geometriko pertsonalizatu berrien produkzio/fabrikazio malgua sustatzen dutenak, sektore edo industria-enpresa bereziaren beharrak asetzeko.
  • Robotika aurreratu eta elkarlaneko proiektuak, egiazko denboran langileekin lankidetzan jarduteko robot konektatuak, bestelako robotak, baita makinak ere eransten dituztenak; xedea prozesuak hobetzea eta plantan produktibitatea gehitzea da.
  • IIoT (Industrial Internet of Things) proiektuak, fabrikaren barruan gailuei eta makineriari sentsoreak ipini eta internetekiko konexioa bermatzeko, egiazko denboran informazioa jaso eta trukatzeari begira. Modu horretan, neurri handian, konektatutako gailu eta makineriaren erabilera- eta jarraipen-aukerak kontrolatu, automatizatu eta biderkatuko dira.
  • Industria-ingurunerako adimen artifizialeko proiektuak; horien bitartez, plantan makinek edota ekipamenduak ikasi eta modu autonomoan erabakiak hartzeko gai izango dira. Halaber, halako proiektuei Machine Learning edo Deep Learningaren teknikak sartuz gero, besteak beste, plantan produkzioaren ikuspegitik portaera edo egoera aipagarriak iragar daitezke (adibidez, makinen iragarpen mantentze-lanak), objektuak antzeman, irudiak identifikatu edo argibideak onartzearekin batera. Ildo horri eutsiz, plantan aktibo eta prozesu guztiei buruzko ezagutza automatiza eta zabal daiteke eta, ondorioz, enpresa zehatzean erabakiak errazago hartuko dira.
  • Sistema ziber-fisikoen proiektuak, konputazio- eta konektibitate-gaitasun aurreratuekin plantan osagaiak, objektu fisikoak edo makineria sartzen dituztenak. Modu horretan, enpresa zehatzaren balio-katean objektu adimentsu bihurtuko dira.
  • Errealitate birtualaren proiektuak, mundu simulatuetan edo giro birtualetan egiazko egoerak berregiten dituztenak.
  • Errealitate areagotuaren proiektuak; hauen barruan erabilitako teknologiei esker, erabiltzaileak gailu teknologikoaren bitartez egiazko munduaren zati bat ikusiko du eta gailuak informazio grafikoa erantsiko du. Modu horretan, egiazko informazioa edo informazio fisikoa informazio birtual osagarriarekin areagotuko da.
  • Biki digitalen (Digital Twins) proiektuak, objektu edo sistemaren erreplika birtuala sortzen dutenak, beren egiazko kidearen portaera simulatzeko. Helburua monitorizatzea da, egoera zehatzetan portaera aztertu eta eraginkortasuna hobetzeko. Beste abantaila batzuen artean, produktuak garatu eta testatzea produktu fisikoarekin egitea baino merkeagoa eta eraginkorragoa da. Horrez gain, eredu birtualaren kopia asko egin daitezke eta agertoki ugari kontuan hartuta testatu ere bai.
    Diruz lagundutako jarduera gisa ez dira onartuko artikulu honetan deskribatutako produktuak edo zerbitzuak, erakunde onuradunaren produktu/zerbitzuei buruzko katalogoan badaude.

Informazio gehiago

Data

10 Iraila 2020

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00