pexels chevanon photography 1108101 1

Goiekik Goierri eskualdean abantaila lehiakorrak eraikitzera eta garatzera bideratutako lurraldearen eraldaketa sustatzeko Value ShARE proiektua burutu du. Helburu honi erantzuteko, Goierriko metal mekanika sektorearen balio katea aztertu, hainbat enpresa traktoreren begiradak partekatu, elkarlanean ETEak sendotzeko lanketa egin eta enpresen arteko sinergiak identifikatu dira.

Proiektuan parte hartu duten enpresekin fase desberdinetan identifikatutako proiektu, erronka eta emaitzak partekatu badira ere, aipatzekoa da, Goierri eskualdearen metal mekanika sektoreak, bizitzen ari garen une zailetan ere, lehiakortasunari eusten diola eta etorkizuneko erronka eta aukerak, enpresa motaren arabera aldatu badaiteke ere, talentua, berrikuntza eta lankidetzan oinarritzen direla.
Proiektu honen garapenean lortutako emaitzak honakoak izan dira: eskualdeko enpresek metal mekanika sektorean dauden hutsune eta hobekuntza guneak partekatu dituzte; sektore desberdinetako ikuspegiak partekatu dira enpresen artean; eskualdeko enpresa traktoreen etorkizuneko beharrak partekatu dira; ETE lehiakorragoak izateko bidea landu da; eta ETEak egungo eta etorkizuneko erronketarako prestatu dira. Gainera, enpresen arteko sinergiak jorratu eta etorkizuneko hainbat proiektu landu dira.
Proiektuan zehar garatutako ekintzetako batzuk Goierri Valley elkartearen baitan landu dira.
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatua izan da, “Gipuzkoaren sustapen ekonomikoa bultzatzea eskualde ikuspuntuaren ekarpenaren bidez” programaren diru laguntzen bidez.