Skip to main content

Internazionalizazio programa 2021

resized nazioartekotzea I

Gipuzkoako enpresek egiten dituzten produktu berriak saltzeko eta nazioartean merkaturatzeko ekintzak eta Gipuzkoako enpresen atzerriko produkzio ezarpenak sustatzea eta bultzatzea, internazionalizazioaren potentziala aprobetxatuz enpresa-lehiakortasunaren palanka gisa.

1. Produktu berria nazioartean merkaturatzea:

Diruz lagundu ahal izango dira kanpoan kontratatutako lanak eta zerbitzuak, betiere produktu berria kanpoan merkaturatzera bideratutako ekintzetan; hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduketak:

• Internazionalizazio arloko aholkularitza, kontsultoretza eta prestakuntza gastuak.
• Marketineko eta merkaturatzeko ekintza garrantzitsuak: zabalkundea, marketina edo sustapena egitea, edo garrantzizko azoka, bil tzar edo ekitaldietan aurkeztea barne dutenak, edo antzeko beste ekintza batzuk.

Aurreko puntuan aipatzen diren marketineko eta merkaturatzeko ekintzekin batera doazenean, kontuan hartu ahal izango dira:

• Patente eskaerak, aurreko azterketa eta aholkularitza barne. Marka erregistratzea, eta izen komertzialak. Hori guztia xede diren herrialdeetara eta merkaturatu nahi den produktura orientatuta.

Hori guztia xede diren herrialdeetara eta merkaturatu nahi den produktura orientatuta.

2. Atzerriko ezarpen produktiboak:

Gipuzkoako enpresa nagusiaren partaidetza gehiengoa izango da ezarritako kapitalean.
Gutxieneko inbertsioa, hau izango da:

• 750.000 euro produkzio enpresen proiektuetan, enpresa txiki eta ertainak direnean
• 350.000 euro zerbitzu enpresen proiektuetan, enpresa txiki eta ertainak direnean

Enpresa handien kasuan, gutxieneko inbertsioa %30 gehiagokoa izango da.
Eskaerak aurkezteko epea 2021ko martxoaren 12an hasiko da; eta 2021ko apirilaren 12an bukatuko da, eguerdiko 12:00etan.

pdf Internazionalizazio programa 2021 (608 KB)

Data

29 Martxoa 2021

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00