resized industria digitala

Laguntzak EIKTak txertatzeko industri arloko enpresetan eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzuetako enpresetan.
Industria Digitala programak erantzuna ematen dio industri arloko enpresetan eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzuetako enpresetan Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKTak) txertatzeko erronkari, helburua baita bultzada bat ematea euskal sektore industrialaren digitalizazioari.


Industria Digitalak laguntza emango dizu:

  • Zure makinei sentsoreak gehitzeko, aukera izan dezazun prozesuak automatizatu eta neurtzeko.
  • Zure proiektuen eredu birtualak egiteko.
  • Zure prozesuak Fabrikazio Gehigarrira egokitzeko.
  • Zure zerbitzari edo aplikazioak lainora migratzeko.
  • Telelana, bideo-deiak eta urruneko sarbide segurua ezartzeko.
  • Merkataritza elektronikoa garatzeko zure bezero edo banatzaileentzat.
  • ERP bat ezartzeko zure enpresan eta aldez aurretiko aholkularitza guztia egiteko.
  • Business Intelligence delakoa hobetzeko, eta horrela, datuetan oinarritutako erabakiak hartu ahal izateko