resized Ciberseguridad

Programaren xedea da bultzada bat ematea Zibersegurtasun Industrialari, batik bat enpresa industrialetako eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoak, diseinu-zerbitzuak eta logistika-zerbitzuak ematen dituzten enpresetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei.


Zibersegurtasun Industriala programak laguntza ematen dizu:

  • Zibererasoetatik babesteko sistemak integratzeko IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology).
  • Lantegiko ekipo industrialetara sartzeko balio duten urruneko sarbideak segurtatzeko eta mantenimendu-, kontrol- eta kudeaketa-lanetarako.
  • Kanpoko erasoak simulatzeko eta konpainiaren datuetarako sarbide-maila desberdinak dituzten profilak ikuskatzeko.
  • Produkzio-lantegietako software industrialaren segurtasuna ebaluatzeko eta hobetzeko.
  • Egungo egoera diagnostikatzeko eta zibersegurtasuna hobetzea helburu duen ekintza-plan bat egiteko.
  • Zibersegurtasun industrialeko estandarrak eta araudiak betetzeko.
  • Perimetroko segurtasun gailuak eta beste gailu industrial batzuk monitorizatzeko.
  • Negozioaren lehiakortasunari eta jasangarritasunari lotutako informazio estrategikoa edo garrantzitsua babesteko.
  • Negozioaren lehiakortasunari eta jasangarritasunari lotutako informazio estrategikoa edo garrantzitsua babesteko.
  • Beste proiektu batzuk inplementatzeko, helburutzat harturik enpresa industrialen zibersegurtasun-maila esanguratsuki hobetzea eta gerta daitezkeen eraso-mota desberdinekiko arriskua eta ahultasuna murriztea.