Zibersegurtasun Industriala 2021
Programaren xedea da bultzada bat ematea Zibersegurtasun Industrialari, batik bat enpresa industrialetako eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoak, diseinu-zerbitzuak eta logistika-zerbitzuak ematen dituzten enpresetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei.
Zibersegurtasun Industriala programak laguntza ematen dizu:
- Zibererasoetatik babesteko sistemak integratzeko IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology).
- Lantegiko ekipo industrialetara sartzeko balio duten urruneko sarbideak segurtatzeko eta mantenimendu-, kontrol- eta kudeaketa-lanetarako.
- Kanpoko erasoak simulatzeko eta konpainiaren datuetarako sarbide-maila desberdinak dituzten profilak ikuskatzeko.
- Produkzio-lantegietako software industrialaren segurtasuna ebaluatzeko eta hobetzeko.
- Egungo egoera diagnostikatzeko eta zibersegurtasuna hobetzea helburu duen ekintza-plan bat egiteko.
- Zibersegurtasun industrialeko estandarrak eta araudiak betetzeko.
- Perimetroko segurtasun gailuak eta beste gailu industrial batzuk monitorizatzeko.
- Negozioaren lehiakortasunari eta jasangarritasunari lotutako informazio estrategikoa edo garrantzitsua babesteko.
- Negozioaren lehiakortasunari eta jasangarritasunari lotutako informazio estrategikoa edo garrantzitsua babesteko.
- Beste proiektu batzuk inplementatzeko, helburutzat harturik enpresa industrialen zibersegurtasun-maila esanguratsuki hobetzea eta gerta daitezkeen eraso-mota desberdinekiko arriskua eta ahultasuna murriztea.