Skip to main content

Innobideak-Kudeabide 2021 GFA

Imagen Kudeabide redimensionado

 

Kudeaketa Aurreratuko Euskal Ereduarekin lotuta dauden kudeaketa hobetzeko proiektuak, baldin eta proiektu horiek laguntzen badute Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen, betiere industria arloko enpresak eta horien ekoizpen prozesuarekin zerikusia duten zerbitzu teknikoekin lotuta daudenak, informazioaren eta komunikazioaren gizartearen esparrukoak, 5 langile edo hortik gora eta 50 langile baino gutxiago dituzten eta Gipuzkoan kudeaketa aurreratua sendotzeko proiektu bat (2B) garatu nahi duten enpresak badira.

Eusko Jaurlaritza, SPRI eta EAEko hiru aldundiek koordinatzen duten programa da; Euskaliten parte hartzea ere badu.


Bere helburua da kudeaketa aurreratuko ereduarekin lotuta dauden kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea, baldin eta proiektu horiek laguntzen badute Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen. Laguntzak hasierako kontraste baten eta proiektu pilotoan eta/edo finkatzeko proiektuen garapenaren bidez burutzen dira.


Programak bi fase ditu:

1. fasea: Hasierako kontrastea
Enpresek euren kudeaketari buruzko diagnostikoa egiten dute erreferentzia moduan Kudeaketa
Aurreratuko Eredua erabiliz; ataza horiek kanpoko talde baten kontrastea dute.


2. fasea: Ekintza Plana
Hasierako kontrastearen txostenaren aholkuetatik abiatuta enpresak Ekintza Plan bat egiten du. Plan horretan bi
motatako ekintzak sar daitezke.

2A - Ereduzko proiektuak
2B - Finkatze-proiektuak


Innobideak-Kudeabide programako informazio osoa www.kudeabide.com web orrian aurki daiteke.

Data

05 Maiatza 2021

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00