Innobideak 2021 laguntzen programa

Innobideak 2018

Innobideak 2021
Berrikuntzara bideratutako proiektuak babesten ditu programak: dibertsifikazioko planen eta estrategien diseinua, ezagutza eta metodoen txertaketa zure enpresaren eraginkortasuna hobetzeko, eta pertsonen partaidetzarako eredu berrien ezarpena.


Innobideak programaren bidez, erantzuna eman nahi zaio euskal enpresen lehiakortasuna -bereziki ETEena- mantentzeko premiazko beharrari, eta horretarako, laguntza emango zaie enpresei egungo egoera ekonomikoaren erronkei aurre egiteko eta oinarri sendoak ezartzeko lehiakorrak izan daitezen etorkizuneko testuinguru disruptiboan.

Helburu hori 3 laguntza-ildoren bidez gauzatzen da: Innobideak Lehiabide, Innobideak Kudeabide eta Innobideak Pertsonak, eta asmoa da goian esandako aldaketa garrantzitsuetatik eratorritako premiei erantzutea, aldaketa horiek berdin aldatuko baitituzte produktu eta zerbitzuak, prozesuak, kudeaketa-moduak eta pertsonekiko harremanak.

Informazio gehiago

Data

05 Maiatza 2021

Kategoria

Industria arloa