resized Lortu

Lortu 2021 laguntza programaren helburua da euskal industria-sarea zaintzea. Zehazki zuzentzen zaie Covid-19aren inpaktua gainditzeko eta jarduerarekin jarraitu ahal izateko euren zorra birfinantzatu behar duten enpresei.

Enpresa askoren jarraipena lotuta dago berregituraketa-prozesuak negoziatzeari, eta bizirik iraun duten enpresa askok euren aktiboa berregituratzeko eta zorra erabat birfinantzatzeko duten gaitasunari esker iraun dute. Berregituraketa bat ez da soilik zorra birfinantzatzea: kasu gehienetan, birfinantzaketak aktiboak eta/edo zati operatiboa berregituratzeko ere eskatzen du.

Horretarako, Lortu programak dirulaguntzak ematen ditu kanpoko profesionalak kontratatzeko. Profesional horiek abiapuntuko egoeraren diagnostikoa eta negozioaren bideragarritasuna errazteko ekintza-plana egiten laguntzen dute eta, hala badagokio, finantza-pasiboaren birfinantzaketa ahalbidetzen dute prozesuan inplikatutako hartzekodun guztiekin. ​

Euskadiko industri arloko enpresen eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu enpresen jarraitutasuna eta etorkizuna zaintzen du, haien zorra eraginkortasunez berregituratzeko eta, horrela, haien biziraupena eta bideragarritasuna ahalbidetzeko.