Skip to main content

Arantxa Tapiaren bisita Goiekiko instalakuntzetan

Arantxa Tapiaren bisita Goiekiko instalakuntzetan

Arantxa Tapia izan dugu Goiekin, Goierriko Garapen Agentziaren instalakuntzetan, Ordizian. Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, 2017an bisitatu zuen azken aldiz Goierri Valley Elkartea, industria sozietatea sortu eta inauguratu zen egunean, hain zuzen ere.

Gaur, bueltan izan da Goiekiko proiektu desberdinen eta Goierri Valley Elkarteko ardatz estrategikoen berri jakin eta etorkizunean suertatu daitezken lan lerro eta aukerak ezagutzeko.

Azken urtean Goiekik aurrera eraman duen Berrabiarazi proiektua eta jasotako emaitzak aipatzeaz gain, Goierri Valley Elkarteko 2021eko kudeaketa planeko erronka nagusiak azaldu dira; Elkarlanerako sarea, lankidetza sarea, ETEa indartzea, ikusgarritasuna eta notorietatea eta balio erantsizko zerbitzuak. Erronka bakoitzak dituen helburuak eta horiek lortzeko martxan dauden ekintzak aztertu dira eta etorkizuneko lan lerro eta eskualdeko industriaren aukeren inguruan hausnartu da bileran.

Jardunaldian, Iker Galparsoro, Goiekiko zuzendari orokor eta Goierri Valley Elkarteko idazkaria, Xabier Perez, Goiekiko industria arloko eta Goierri Valley Elkarteko negozio arloko arduraduna, Mikel Plazaola, Goiekiko presidentea, Eider Iztueta, Goierri Valley Elkarteko diruzaina, Josean Guerra, Goierri Valley Elkarteko presidentea, Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua eta bere gabineteko buru den Aitor Aldasoro egon dira presente. Aipatzekoa da Mikel Plazaolaren lehenengo ekitaldi presentziala izan dela Goierriko Garapen Agentziako presidente berri izendatu zitzaionetik ekainean.

 

Data

13 Uztaila 2021

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00