Renove Industria 4.0 Programa

Renove Industria 4.0 Programa

4.0 Industriarako makineria eta ekipamenduak berritzeko laguntzak. RENOVE INDUSTRIA 4.0 programaren helburua da inbertsioak sustatzea makineria berrian eta ekipamendu aurreratuan (hardwarean eta softwarean), ingurune industrialak modernizatzeko eta Fabrikazio Aurreratuaren barruan 4.0 Industriako proiektuei aurre egin ahal izateko.


Renove Industria 4.0 programak lagunduko dizu laguntza ekonomikoa jasotzen proiektu hauetarako makina eta ekipamendu aurreratuak erosteko:

  • Big Data eta Analitika aurreratua Business Intelligence prozesuetarako, eta Data Mining portaera-patroiak aurreikusteko. 
  • Fabrikazio gehigarriko proiektuak, material mota berriak erabiliz pieza berrien produkzio / fabrikazio malgua sustatzeko. 
  • Robotika aurreratu eta kolaboratiboko proiektuak, langileekin denbora errealean kolaboratzeko, prozesuak eta produktibitatea hobetuz lantegi barruan. 
  • IIoT proiektuak (Industrial Internet of Things), lantegi barruko gailu eta makina guztiak sentsorez hornitzeko eta haien Interneterako konektagarritasuna bermatzeko. 
  • Ingurune industrialetara zuzendutako adimen artifizialeko proiektuak, lantegietako makinak edota ekipamenduak gai izan daitezen ikasteko eta erabakiak autonomiaz hartzeko. 
  • Machine Learning edo Deep Learning teknikak txertatzea ingurune industrialean. 
  • Sistema ziber-fisikoen proiektuak, balio-katearen barruan konputazio- eta konektagarritasun-gaitasun aurreratuak dituzten osagaiak sartzen dituztenak. 
  • Errealitate birtualeko eta Errealitate areagotuko proiektuak, egoera errealak irudikatzeko mundu simulatuetan, erabiltzaileak mundu hori bistara dezan informazio grafiko erantsia duen gailu teknologiko baten bidez. 
  • Biki Digitalen proiektuak (Digital Twins), objektu edo sistema baten erreplika birtual bat sortzeko, eta horrela, monitorizatzeko eta egoera zehatz batzuetan nola jokatzen duen aztertzeko.

Informazio gehiago

Data

26 Uztaila 2021

Kategoria

Industria arloa