Skip to main content

Akreditazioa ETE berritzaileei

Akreditazioa ETE berritzaileei

Irailak 30ean, Tolosako Lehiberri zentroan, Eusko Jaurlaritzak ETEak enpresa berritzaile gisa egiaztatzeko bigarren jardunaldia gauzatu zen eta bertan, Goierri, Tolosaldea, Donostialdea eta Andoaingo 44 ETEk enpresa berritzaile egiaztagiria jaso zuten, SPRI Taldearen Hazinnova programako 2019ko edizioan parte hartzeagatik. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du.

Jardunaldian, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariez gain, proiektu hauek abian jartzeko aholkularitza eman duten tokiko eragileak ere bertaratu ziren Hazinnovako 2019 edizioan parte hartu zuten ETEekin batera: Goieki, AFM, Beterri Buruntza Udala, Elikaduraren Clusterra, Hegan, Uggasa eta Ikertalde.

Goiekik, Goierriko lau enpresa lagundu zituen ekitaldira: Calderería Mecanizada Aitzgorri, S.L., Panadería y Pastelería Garín, S.L., EUROKARPA, S.L. eta Quesos Aldanondo, S.L. Enpresa hauek mota ezberdinetako proiektuak garatu dituzte, hala nola, ekonomiko-finantzarioak, kostu eta tarifen inputazioa berrikusiz, produkzio arlokoak, enpresan produkzio prozesua optimizatu eta hobetzeko, pertsonen arlokoak, lanpostu bakoitzaren funtzio eta erantzukizunen definizioa eta diseinua gauzatzeko, bezero arlokoak, bezero berriak identifikatu eta erakarri eta produktuen merkaturatzea hobetzeko eta azkenik, merkatu berrien inguruko proiektuak, produktu bat edo batzuk merkatu berri batean barneratzeko edo dibertsifikatzeko aukerak aztertzeko.

Hazinnova enpresek beren produktu edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortzeko laguntza eskaintzea helburu duen programa da.

Hazinnova programaren 2021eko edizioa abenduaren 2ra arte egongo da irekita, informazio gehiago hemen: https://www.spri.eus/laguntzak/hazinnova/

Data

30 Iraila 2021

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00