Skip to main content

Hazitek 2022 laguntzak

Hazitek 2022 laguntzak

Hazitek Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza plan berriari erantzuten dion SPRI-ren laguntza bat da. Laguntzaren xedea, Euskadin eman daitezkeen ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak diruz laguntzea da.

Onuradunak

  • EAEn kokatzen diren enpresa handi edo ETE-ak
  • Enpresa taldeak eta elkarteak
  • Oinarri zientifiko edo teknologikoko enpresa berriak (abiaratze proiektuak)

Diruz lagundu daitezkeen proiektu motak

  • Izaera lehiakorreko ikerketa eta garapen proiektuak
  • Produktu edo zerbitzu berrien garapena edo daudenak nabarmenki hobetzea
  • Zientzia eta teknologian oinarritutako enpresa berriak sortzeko proiektuak
  • Sektore estrategikoak eta ikerketa industriala
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planean jasotako izaera estrategikoa izan beharko dute. Ikerketa eta garapenean sektore publiko eta pribatuen arteko lankidetza sustatu beharko da

Bete beharreko baldintzak

  • Proiektuak banaka edo lankidetzan aurkeztu daitezke
  • Gutxienez 100.000€ko aurrekontua aurkeztu beharko da. Lankidetzan bada, 50.000€ko aurrekontua enpresa partaideko

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak

- Izaera lehiakorreko proiektuak:   

  • Ikerketa industrialeko proiektuetan, % 40 finantzatuko da gehienez
  • Garapen esperimentaleko proiektuetan, % 25 finantzatuko da gehienez
  • Estatuaz kanpoko lankidetza-proiektuetan, diruz lagun daitezkeen gastuen % 5 gehiago finantziatuko da, baldin eta enpresa batek diruz lagun daitezkeen gastuen % 70 baino gehiago bere gain hartzen ez badu
  • Nolanahi ere, gehieneko laguntza 250.000€-koa izango da parte hartzen duen enpresa bakoitzeko

- Ikerketa industrialeko edo garapen teknologikoko proiektu estrategikoetan:

  • Industria-ikerketako proiektuetan, gehienez ere % 50 finantzatuko da
  • Garapen esperimentaleko proiektuetan, % 25 finantzatuko da gehienez

Diruz laguntzeko moduko gastuak

  • Langileen zuzeneko gastuak
  • Zeharkako gastuak
  • Kanpo-aholkularitzaren eta zerbitzu baliokideen kostuak
  • ETEentzako jabegotza-eskubide industrialen kostuak
  • Ustiapen gastuak (materialak eta hornikuntzak)
  • Ikerketa jardueratan instrumentu eta ekipamenduen kostuak
  • Ikerketa industrialeko proiektuetan, gehienez %50-a finantziatuko da.
  • Garapen esperimentaleko proiektuetan, gehienez %25-a finantziatuko da.

Programa honen laguntzak itzuli beharrik gabekoak izango dira.

Diru-laguntza honen  hasiera data 2022-ko otsailaren 12an izan da, eta 2022-ko martxoaren 11an 23:59 baino lehen aurkeztu beharko dira eskaerak.

Informazio gehiago hemen.

Laguntza edo zalantzaren bat izanez gero, jarri harremanetan 943 16 00 40 telefono zenbakiaren bidez edo posta elektronikoaren bidez:  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Data

15 Otsaila 2022

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00