Hazitek 2022 laguntzak
Hazitek Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza plan berriari erantzuten dion SPRI-ren laguntza bat da. Laguntzaren xedea, Euskadin eman daitezkeen ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak diruz laguntzea da.
Onuradunak
- EAEn kokatzen diren enpresa handi edo ETE-ak
- Enpresa taldeak eta elkarteak
- Oinarri zientifiko edo teknologikoko enpresa berriak (abiaratze proiektuak)
Diruz lagundu daitezkeen proiektu motak
- Izaera lehiakorreko ikerketa eta garapen proiektuak
- Produktu edo zerbitzu berrien garapena edo daudenak nabarmenki hobetzea
- Zientzia eta teknologian oinarritutako enpresa berriak sortzeko proiektuak
- Sektore estrategikoak eta ikerketa industriala
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planean jasotako izaera estrategikoa izan beharko dute. Ikerketa eta garapenean sektore publiko eta pribatuen arteko lankidetza sustatu beharko da
Bete beharreko baldintzak
- Proiektuak banaka edo lankidetzan aurkeztu daitezke
- Gutxienez 100.000€ko aurrekontua aurkeztu beharko da. Lankidetzan bada, 50.000€ko aurrekontua enpresa partaideko
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak
- Izaera lehiakorreko proiektuak:
- Ikerketa industrialeko proiektuetan, % 40 finantzatuko da gehienez
- Garapen esperimentaleko proiektuetan, % 25 finantzatuko da gehienez
- Estatuaz kanpoko lankidetza-proiektuetan, diruz lagun daitezkeen gastuen % 5 gehiago finantziatuko da, baldin eta enpresa batek diruz lagun daitezkeen gastuen % 70 baino gehiago bere gain hartzen ez badu
- Nolanahi ere, gehieneko laguntza 250.000€-koa izango da parte hartzen duen enpresa bakoitzeko
- Ikerketa industrialeko edo garapen teknologikoko proiektu estrategikoetan:
- Industria-ikerketako proiektuetan, gehienez ere % 50 finantzatuko da
- Garapen esperimentaleko proiektuetan, % 25 finantzatuko da gehienez
Diruz laguntzeko moduko gastuak
- Langileen zuzeneko gastuak
- Zeharkako gastuak
- Kanpo-aholkularitzaren eta zerbitzu baliokideen kostuak
- ETEentzako jabegotza-eskubide industrialen kostuak
- Ustiapen gastuak (materialak eta hornikuntzak)
- Ikerketa jardueratan instrumentu eta ekipamenduen kostuak
- Ikerketa industrialeko proiektuetan, gehienez %50-a finantziatuko da.
- Garapen esperimentaleko proiektuetan, gehienez %25-a finantziatuko da.
Programa honen laguntzak itzuli beharrik gabekoak izango dira.
Diru-laguntza honen hasiera data 2022-ko otsailaren 12an izan da, eta 2022-ko martxoaren 11an 23:59 baino lehen aurkeztu beharko dira eskaerak.
Informazio gehiago hemen.
Laguntza edo zalantzaren bat izanez gero, jarri harremanetan 943 16 00 40 telefono zenbakiaren bidez edo posta elektronikoaren bidez: