Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentutik Re-Think Industry jardunaldira gonbidatzen zaitu.

Gipuzkoako industriaren topagunea, gure lurraldeko ETEek eraldaketa digitalean izandako esperientzia arrakastatsuak bertatik bertara ezagutzeko, baita eraldaketa digitalak maila indibidualean eta kolektiboan proposatzen dituen erronkak ezagutzeko ere. Re-think Industryk lagundu nahi du etorkizuneko Gipuzkoako ETEa lehiakorra, erresilientea eta fidagarria izan eta merkatuan lidergo-gaitasuna eduki dezan, enpresei eraldaketa digitalaren prozesuan urrats bat harago ematen lagunduz, hainbat eremutan esperientziak partekatuz eta ekosistemaren funtsezko eragileak identifikatuz.

Ezagutu jardunaldiari buruzko informazio guztia rethinkindustry.eus webgunean.