Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 Industriaren merkatura zuzentzen diren produktu eta aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuak, betiere, berrikuntza badute, hau da, produktu edo prozesu garapenak (edo bien konbinazioa) berriak edo hobetuak badira, edo nabarmen desberdinak, entitate eskatzaileak eskaintzen dituenen aldean.
Proiektuak garapen esperimentaleko kategorian sartuko dira, kontuan hartuta Europar Batzordeak definitzen duena.
Entitate onuraduntzat joko dira bere jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, betiere laguntzen den proiektuaren emaitza instalazio horietan zuzenean aplikatzen bada. Era berean, proiektua Gipuzkoako Lurralde Historikoko egoitzetan garatu behar da, hargatik eragotzi gabe proiektuaren zati bat lurraldetik kanpo azpikontratu daitekeela.
Proiektuen baldintzak
Diruz lagundu daitezke, besteak beste, ondoko alorrekin lotutako 4.0 produktuen edo 4.0 zerbitzuen garapena:
- Ekoizpen prozesuaren kudeaketa eta kontrola
- Konektagarritasuna
- Konputazioa eta lainoa
- Errealitate handitua eta errealitate birtuala
- Robotika aurreratua
- Gauzen Interneta (IoT)
- Ikusmen artifiziala, 3D ikuskapena eta neurtze aurreratua
- Fabrikazio gehigarria eta 3D inpresioa
- Prozesuen eta produktuen trazabilitate teknologiak
- Adimen artifiziala, ikaskuntza automatikoa (Machine Learning)
Laguntzen zenbatekoa
Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25
Zenbateko hori handitu ahal izango da enpresen edo proiektuaren ezaugarri berezien arabera (ikus lerro espezifikoaren 5. oinarria).
Gehieneko zenbatekoa: 50.000 € banakako proiektuetan eta 60.000 € partekatutako proiektuetan.
Oinarri hauen xede diren dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango Gipuzkoako Foru Aldundiak, edo estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk xede berarekin eman ditzaketen beste edozein dirulaguntza, sarrera edo baliabidearekin.
Eskaerak aurkezteko epea
Eskaera: 2022ko apirilaren 6tik maiatzaren 15ra arte, biak barne.