Lerro honen helburua da Gipuzkoako enpresen artean datuen balorizazio prozesua bizkortzea enpresaren eta negozio ereduaren eraldaketa digitala lortzeko; horretarako, datuak informazio garrantzitsu bihurtzen adituak diren kanpoko eragileen kontratazioa bultzatuko da, enpresei erabakiak hartzen laguntzeko.


Proiektuen baldintzak

Lerro honek bi laguntza eremu aurreikusten ditu, enpresen heldutasun digitalaren mailaren arabera eta kalitatezko datuak eskuragarri dauden ala ez kontuan hartuta:
a) Digitalizazio maila nahikoa duten enpresak, modu egituratuan biltegiratutako datuak dituztenak eta horiek erabiltzeko eta ustiatzeko proiektu bat planteatzen dutenak.
b) Prozesuen nolabaiteko digitalizazio maila duten enpresak eta beren sistemetatik datorren informazioa erabiltzeko aukera aztertu nahi dutenak.
Proiektuek laguntza aditua izan beharko dute, enpresatik kanpokoa, ahal dela Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien bitartez.
Gastu mota lagungarriak: azpikontratazioak eta inbertsioak (proiektuaren kostu osoaren %25 gainditzen ez badute).

Laguntzen zenbatekoa

Diruz lagun daitekeen kostuaren % 40 (araudia aplikatuz)
ETEen kasuan, % 10 handituko da dirulaguntza, eta OTEB kontratatuz gero, %20 handituko da erabilera eta ustiapen-proiektua bada, eta % 20 azterketa-proiektua bada.
Gehieneko zenbatekoa: 40.000 € ezarpen-proiektuetarako edo 20.000 € azterketa-proiektuetarako.

Eskaerak aurkezteko epea
Eskaera: 2022ko apirilaren 6tik maiatzaren 15ra arte, biak barne.

Informazio gehiago