Pasa den astelehenean Frantziaren inguruko Herrialde Jardunaldia antolatu genuen, IE Team-en eskutik. Bertan, frantziar merkatuaren informazio orokorra; sarrera eta komertzializazio moduak; sektore eta aukerak; berraktibatze plana; eta merkatu eta kultura gomendioak izan zituzten aztergai Caroline Jorro, Frantziako Zuzendariak, eta Andrea Eizaguirre, Nazioartekotze kontsultoreak.
Parte hartzeari dagokionez, Goierri eskualdeko 10 enpresatako 12 pertsonak hartu zuten parte.
Nazioartekotze arloan, aurreikusita dauden jardunaldietatik lehenengoa izan da hau. Ekainaren 2an Alemaniaren ingurukoa egingo dugu IE Team-en eskutik baita ere. Aurrerago egingo ditugun Gipuzkoako Bazkundearen eskutik Frantzia eta Alemanian azpikontratazioaren inguruko jardunaldiak antolatzen ari gara.
Ekintza guzti hauek Berrabiarazi proiektuaren barruan kokatzen dira, eskualdean egindako diagnosietan enpresek adierazitako nazioartekotze eta dibertsifikazio beharrari erantzunez.