ADLE, Cartagenako Enplegu eta Garapen Agentziak antolatutako industria sektoreko praktika onen jardunaldi batean parte hartu dugu Goierri Eskolarekin batera. Bertan, Goierri eskualdeko kooperazio publiko pribatuaren eredua aurkeztu dugu.

Irene Ruiz Enplegu zinegotzi eta ADLEko presidenteak inauguratu du jardunaldia, Cartagenako Erromatar Antzokiko areto nagusian.

Jardunaldiari hasiera emateko, Jose Ibarra, Langile Komisioetako Eskualdeko Ordezkariak dinamizatutako saio batean Jorge Mansicidorrek, Goierri Eskolako zuzendariak, Enpresa - Lanbide Heziketa binomioa Goierrin nola gauzatzen den azaldu du.

Ondoren, gure lankide Xabier Pérez Dorronsorok, industria arloko arduradunak, eskualdeko enpresa handien eta industriari zerbitzuak ematen dizkien enpresen arteko enpresa-lankidetzaren ereduaz hitz egin du. Goierri Valley elkartearen eredua ere azaldu da. Kasu honetan, saioaren moderatzailea Tomás Martínez Pagán izan da, Murtziako Eskualdeko Industria eta Itsas Mantentze Enpresen Elkarteko presidentea.

Azkenik, industria-sektoreko mahai teknikoan, parte-hartzaileek gogoeta egin dute Euskadiren eredua Cartagenan aplikatzeari edo pertsonalizatzeari buruz, Mª Ángeles Rodríguez ADLEko gerentea hizlari zutela.