Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Ingurunearen Departamentuak Gipuzkoaren suspertze ekonomikoa bultzatu nahi du, enpresen lehiakortasuna sustatuz, enpresa-portaera aurreratuak eta iraunkorrak sustatuz eta gure politika industrial eta ekonomikoaren nortasun-ezaugarriak indartuz, herrialde eta lurralde gisa. Azken finean, pertsonen aberastasuna eta ongizatea modu iraunkorrean sortzea bermatuko duen Gipuzkoa bat sustatzea.

Programak eranskin hauek ditu:

  • II. eranskina: Aukerak eta gaitasunak balio eremuetan eraldatzeko proiektuak. Informazioa.
  • III. eranskina: Enpresa jardueraren jarraipena bultzatzeko proiektuak. Informazioa.
  • IV. eranskina: Enpresen arteko lankidetza dinamikak artikulatzeko proiektuak. Informazioa.
  •  V. eranskina: ekonomia zirkularra enpresa-jardueraren balio-kate osoan integratzeko proiektuak. Informazioa.
  • VI. eranskina: Ekonomia sortzailea balorizatzeko proiektuak. Informazioa.
  • VII. eranskina: garapen iraunkorraren helburuak sustatzeko proiektuak. Informazioa.
  • VIII. eranskina: Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan ezagutza sustatu, sortu, transferitu eta partekatzeko proiektuak. Informazioa.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2022ko ekainaren 17an amaituko da.