Innobideak-Kudeabide 2022 GFA

Innobideak-Kudeabide 2022 GFA

Eusko Jaurlaritza, SPRI eta EAEko hiru aldundiek koordinatzen duten programa da; Euskaliten parte hartzea ere badu.


Bere helburua da kudeaketa aurreratuko ereduarekin lotuta dauden kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea, baldin eta proiektu horiek laguntzen badute Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen. Laguntzak hasierako kontraste baten eta proiektu pilotoan eta/edo finkatzeko proiektuen garapenaren bidez burutzen dira.


Programak bi fase ditu:

  • 1. fasea: Hasierako kontrastea
    Enpresek euren kudeaketari buruzko diagnostikoa egiten dute erreferentzia moduan Kudeaketa Aurreratuko Eredua erabiliz; ataza horiek kanpoko talde baten kontrastea dute.

 

  • 2. fasea: Ekintza Plana

Hasierako kontrastearen txostenaren aholkuetatik abiatuta enpresak Ekintza Plan bat egiten du. Plan horretan bi motatako ekintzak sar daitezke.

2A - Ereduzko proiektuak
2B - Finkatze-proiektuak

Innobideak-Kudeabide programako informazio osoa www.kudeabide.com web orrian aurki daiteke.

Dirulaguntzen zenbatekoa
Proiektuaren kostu hautagarrien %60 diruz lagunduko da, eta gehienez ere 7.200 euro izango dira enpresa bakoitzeko.
Eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 15ean, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.

  pdf (450 KB) pdf Enpresa onuradunak (450 KB)

Data

01 Ekaina 2022

Kategoria

Industria arloa