Skip to main content

Digitaliza Goierri proiektuari amaiera emateko saio partekatua antolatu dugu parte hartu duten enpresekin

Digitaliza Goierri proiektuari amaiera emateko saio partekatua antolatu dugu parte hartu duten enpresekin

Goierriko ETEetan digitalizazio proiektuen lanketa egiteko helburuz Digitaliza Goierri proiektua garatu dugu eta zortzi enpresak, euren digitalizazio proiektuak txertatzeko, banakako lanketa egin dute.

Ekainaren 28an, banakako lanketak eginda, enpresekin ikasitakoak partekatzeko saio bat antolatu genuen. Bertan, proiektuaren helburuak, abiapuntua eta enpresa bakoitzak ezarritako helburuak, aztertuta, enpresa bakoitzak hitza hartu zuen: bakoitzaren arazo edo hobetzeko esparrua identifikatu, proiektuan zehar landutako aukera adierazi, garatutako aurrerapena eta emaitzak azaldu, egungo egoera partekatu eta aurrengo pausoen aurreikuspena egin zuten.

Benetan, proiektu interesgarria izan da eta enpresek oso ondo baloratu dute.

Etorkizunean gisa honetako proiektu bat martxan jartzea aurreikusten da.

Data

30 Ekaina 2022

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00