Makineria eta ekipamendu aurreratuak erosteko 5miloi € eskeintzen dituen laguntza-programa.


RENOVE INDUSTRIA 4.0 programaren helburua da inbertsioak sustatzea makineria berrian eta ekipamendu aurreratuan (hardwarean eta softwarean), ingurune industrialak modernizatzeko eta Fabrikazio Aurreratuaren barruan 4.0

Industriako proiektuei aurre egin ahal izateko.Helburu honekin, RENOVE INDUSTRIA 4.0 programak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen modalitatea du, eta 5.000.000 €-ko laguntza du industria-arloko ETEentzat eta industria-ekoizpenari lotutako zerbitzuentzat. Horretarako, makineria edo software berria erosi behar da, produktibitatea hobetzeko eta 4.0 industrian kokatzen diren proiektuei aurre egiteko.

Berrikuntza gisa, 2022ko edizio honetan, bigarren laguntza-lerro bat gehitu da energia-eraginkortasuneko eta hobekuntza teknologikoko proiektuak ezartzeko, lehendik dauden instalazioak ordezkatuko ez dituzten eta ekoizpena handituko duten ekipo berriak erosiz.
Renove Industria 4.0 programak lagunduko dizu:

  1. 1. LERROAK makineria aurreratua (softwarea eta hardwarea) erostea barne hartzen du, 4.0 industriako proiektuak inplementatzeko, honako gai hauekin lotuta:
  • Big Data eta Analitika aurreratua Business Intelligence prozesuetarako, eta Data Mining portaera-patroiak aurreikusteko.
  • Fabrikazio gehigarriko proiektuak, material mota berriak erabiliz pieza berrien produkzio / fabrikazio malgua sustatzeko.
  • Robotika aurreratu eta kolaboratiboko proiektuak, langileekin denbora errealean kolaboratzeko, prozesuak eta produktibitatea hobetuz lantegi barruan.
  • IIoT proiektuak (Industrial Internet of Things), lantegi barruko gailu eta makina guztiak sentsorez hornitzeko eta haien Interneterako konektagarritasuna bermatzeko.
  • Ingurune industrialetara zuzendutako adimen artifizialeko proiektuak, lantegietako makinak edota ekipamenduak gai izan daitezen ikasteko eta erabakiak autonomiaz hartzeko.
  • Machine Learning edo Deep Learning teknikak txertatzea ingurune industrialean.
  • Sistema ziber-fisikoen proiektuak, balio-katearen barruan konputazio- eta konektagarritasun-gaitasun aurreratuak dituzten osagaiak sartzen dituztenak.
  • Errealitate birtualeko eta Errealitate areagotuko proiektuak, egoera errealak irudikatzeko mundu simulatuetan, erabiltzaileak mundu hori bistara dezan informazio grafiko erantsia duen gailu teknologiko baten bidez.
  • Biki Digitalen proiektuak (Digital Twins), objektu edo sistema baten erreplika birtual bat sortzeko, eta horrela, monitorizatzeko eta egoera zehatz batzuetan nola jokatzen duen aztertzeko.
  1. 2. LERROA makineria aurreratu berria (Softwarea eta Hardwarea) erostera bideratutako laguntza lerroa da. Aldez aurretik martxan zeuden instalazioak ordezten ez dituzten eta eraginkortasun energetikoko eta hobekuntza teknologikokoa bultzatzen duten proiektuak inplementatzera bideratuta dago:
  • Eraginkortasun energetiko handiko teknologia, instalazio konbentzionalak baino 30% gutxiago kontsumitzen dutenak.
  • Erregaiaren eta energia elektrikoaren kontsumoa neurtu eta erregistratzea ahalbidetzen duten gailuak dituzten ekipamenduak.

Laguntza eskatzeko amaiera data: 2022-11-10

Informazio gehiago: Renove Industria 4.0