Goierriko 7 enpresak jaso dute enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa

Goierriko 7 enpresak jaso dute enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa

Ordiziako ekitaldia da EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost ekitaldietatik lehenengoa, bere bitartez aitortzeko ETEek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina.

Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Goierriko zazpi enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.

Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Goierriko Garapen Agentzian, Goieki, eta bertan izan dira Aitor Urzelai, Spri taldeko zuzendari nagusia, eta Gotzon Bernaola, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren berrikuntza koordinatzailea. Gipuzkoako ekitaldi hori da EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost ekitaldietatik lehenengoa, beren bitartez aitortzeko EAEko 209 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina.

Jardunaldian zehar ETEen ondoan izan dira sareko hamar tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Hegan, AFM, Goieki, Siderex, Debagoieneko Mankomunitatea, Iraurgi Berritzen, Elikaduraren Klusterra, Uggasa, Debegesa eta Urola Kosta.

2021eko deialdian programa honek 2.300.000 euroko aurrekontua izan du.

Hazinnova programaren 2022ko deialdia

Diplomak banatu ondoren, informazio saio bat egin da Hazinnova 2022 deialdiaren nondik norakoak azaltzeko enpresa interesatu berriei. Laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da abenduaren 1era arte.

Aurtengo edizioan, programak 2.760.000 euroko aurrekontua izango du.

HAZINNOVA 2021 DEIALDIKO GIPUZKOAKO JARDUNBIDE EGOKIAK

Innobasquek, elkarlanean arituz eskualdeko agente-sarearekin, enpresekin eta Hazinnova programaren lote desberdinen esleipendun diren aholkularitzekin, 2021eko edizioko 16 proiektu aukeratu ditu programaren jardunbide egoki bezala. Hona hemen, Goierriko eskualdean hautatutako enpresaren profila:

  • Lumagorri (Zerain, Gipuzkoa). Baserriko hegaztiak ekoitzi, hil eta merkaturatzen dituen enpresa honek merkatu-azterketa baten beharra zuen bere eskaintza egungo kontsumitzaileen beharretara egokitzeko. Hazinnova programari esker, merkatu-azterketa bat egin zuen jakiteko kontsumitzaileak markaren zein ezaugarri baloratzen dituen, zeintzuk diren bere erosketa-ohiturak edo zenbateraino den garrantzitsua beretzat jasangarritasuna.

HAZINNOVA ZIURTAGIRIA JASO DUTEN GOIERRIKO 7 ENPRESAK:

LUMAGORRI, S.L. (ZERAIN)
MONTTE, S.L. (BEASAIN)
PULYDEC BURGOS, .SL. (BEASAIN)
CALDERERÍA MECANIZADA AITZGORRI, S.L. (IDIAZABAL)
EUSKABER KOOP.S. (ZALDIBIA)
QUESOS ALDANONDO S.L.U. (OLABERRIA)
T. KIMU, S.A.L (LAZKAO)

 

Data

13 Urria 2022

Kategoria

Industria arloa