Eraldaketa digitala eta fabrikazio gehigarria enpresei gerturatzeko proiektua martxan da

Eraldaketa digitala eta fabrikazio gehigarria enpresei gerturatzeko proiektua martxan da

Martxan da, Goiekiren eskutik, ETE Digitala programa. Helburua inguruko ETEetan lan egiteko era berriak sustatzea da.

Bi lan lerro ireki dira proiektu honetan. Alde batetik, hala nahi duenak, Eraldaketa Digitalean bere enpresak eman beharreko pausuen definizioa burutzeko laguntza emango zaie. Honetarako, gaian adituak diren hiru kanpo kontsultorakin burutuko da elkarlana.

Beste alde batetik, Goierri Valleyk aurkeztu berri duen Hub 4.0 aprobetxatuz, Fabrikazio Gehigarriaren onurak aurkeztu dira eta, horrela nahi duen ETEak, enpresaren azterketa bat egingo zaio teknologia hau zein arlotan aplikatu dezakeen definitzeko.

Proiektua orain hasi eta ekainera bitarte izango da. Amaieran ezagutza komunitatea deritzon itxiera saio bat antolatuko da, parte hartu duten enpresa bakoitzak landutakoa azalduko duelarik besteen aurrean.

Data

23 Azaroa 2022

Kategoria

Industria arloa